XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakurri zeure horoskopoa eta erantzun: zer esaten dizu?

Aries Martxoaren 21-etik Apirilaren 20-ra. Burua ondo daukazu.

Orain da mementua; hartu erabakiak eta lasai ibili.

Lana eskainiko dizute: hartu lan hori.

Maitasunean une tristeak pasatuko dituzu, baina aurrera egin behar duzu.

Kontuz ibili begiekin.

Taurus Apirilaren 21-etik Maiatzaren 21-era Krisi latza sufritu duzu eta larri zabiltza.

Gauza guztiak poliki egin.

Maitasunean independentzia nahi duzu, baina hori ezin da.

Ahaztu proiektu zikinak.

Geminis Maiatzaren 22-tik Ekainaren 21-era. Ateak itxi tristurari.

Pertsona alaia zara zu.

Maitasunean ez lotsatu; altxatu begiak eta beldurrik gabe begiratu besteari.

Haren begietan aurkituko duzu erantzuna.

Cancer Ekainaren 22-tik Uztailaren 22-ra. Konfidantzarik gabe zaude ikasgelan.

Ez itxaron.

Hitz egizu orain.

Zeure problemak irakasleari azaldu behar dizkiozu.

Maitasunean ondo zoaz.

Ez kasurik egin lagunei.

Leo Uztailaren 23-tik Abuztuaren 23-ra. Dena gustatzen zaizu, dena nahi duzu.

Amets horiek ahaztu; ez daude zure esku.

Maitasunean mugi zaitez.

Ez egon beti itxaroten.

Azkenean trena galduko duzu.

Virgo Abuztuaren 24-tik Irailaren 22-ra. Ez izan beldurrik.

Proiektu interesgarria da zurea, eta aurrera atera behar duzu.

Maitasunean zintzo ibili eta parranda horiek utzi.

Beste pertsona ez da beti zain egongo.